ZER DA EIT-A?
Jakin behar duzun guztia:

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT)derrigorrezkoa da 50 urte baino gehiago dituzten bizitegi-eraikinetarako (Eusko Jaurlaritzaren 117/2018 dekretua).
Gainera, zure komunitateak eraikinean obrak gauzatzeko diru laguntza publikoren bat eskatzeko intentzioa badu ikuskaritza pasa beharko du laguntza lortu ahal izateko.

Ikuskaritzaren helburua eraikinaren egoera ezagutzea da. Behar izanez gero, eraikinaren bizitza luzatu eta bertan bizi diren pertsonengan sortu ahal diren arriskuak ekiditeko nahiarekin gauzatu beharreko eraberritze edo mantentze lanak ezartzen dira.

NIRE ERAIKINAK PASA BEHAR DU?

Jarri gurekin kontaktuan zure eraikinak EIT-a pasa behar duela uzte baduzu, egiaztatuko dugu eta inolako konpromezurik gabe aurrekontu bat prestatuko dizugu ikuskaritza gauzatzeko.
Nahiago baduzu, sar zaitez www.euskoregite.eus eta egiaztatu ezazu Eusko Autonomi Erkidegoko edozein bizitegi-eraikinen egoera.

EIT-a aurkezteko beharra ez betetzeak ondorio txarrak ekarri ditzake. Udaletxeak zigorrak ezarri ditzake.
Gainera, gabeziak garaiz topatzeak larriagoak izan daitezkeen eta konponbide zailago zein garestiagoak dituzten arazoak sortzea ekiditen du.

ZURE EIT-A 4 PAUSOTAN,
TEKNIKARI ADITUEN LAGUNTZAREKIN:

  • Bisita egutegia

    Behin aurrekontua onartu eta gero, galdeketa bat bidaliko diegu eraikineko jabe guztiei. Bertan, gune pribatu zein komunetan, norberak nabaritu dituen gabeziak adierazi ahal izango ditu. Ikuskaritza gauzatzeko data bat zehazten da.

  • Etxebizitzen ikuskaritza

    Eraikinaren mantentze egoera zehatz aztertzen dugu. Estalki eta zoru edo zimentazioarekin kontaktuan dauden etxebizitzen %100 bisitatzeaz gain eraikina osatzen duten etxebizitza guztien %60 aztertzen dugu gutxienez.

  • Txostena landu

    Datuak jaso ostean, txostena gauzatzen dugu. Txosten horretan, aztertutako elementu guztien egoera azaltzen da. Horretaz gain, eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta Irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei buruzko txostena atxikitzen dira.

  • Irizpena eta aholkularitza

    EIT-aren txostenak eraikinaren egoera orokorrari buruzko irizpen bat izan ohi du. Bertan hartu beharrezko neurriak eta neurri bakoitzaren premia adierazten da. Dohako aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen dizugu gauzatu beharreko eskuhartzeen inguruan.

ZURE ZALANTZAK ARGITZEN DITUGU

Zein da EIT-aren edukia?

EIT-an ondorengo osagaiak aztertzen dira: egitura eta zimenduak, estalkiak, fatxadak eta instalazioak. EIT-ak osagai hauetan egon daitezkeen arazoak ezagutzea ahalbidetzen du. Arazoak handitzen joan ez daitezen eta ondorioz konponketak zailagoak zein garestiagoak izan ez daitezen topatutako gabeziak konpontzeko proposamenak jasotzen dira txostenean. Horretaz gain, eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eta Irisgarritasunaren oinarrizko baldintzei buruzko txostena atxikitzen dira. Azkenik, dohako aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen dizugu gauzatu beharreko eskuhartzeen inguruan.

Obrak egitera derrigortzen du?

Ez derrigorrez. Ikuskaritza ostean, zure eraikinak irizpen bat jasoko du. Irizpen hori, eraikinaren egoeraren arabera, aldekoa edo aurkakoa izan ahal da. Kalteen garrantziaren arabera (1 Gradutik hasi: berehalako esku-hartzea eta 5 Graduraino: mantentze lanak) konpontzeko dagoen epea ezartzen da. Bizilagunen Komunitateek txostenean adierazi diren 1, 2 eta 3 Graduko kalteak konpontzeko beharra dute, izan ere eraikina kokatuta dagoen udaletxeak horretara behartuko baitdu.

Zenbat denboraz da baliozkoa?

Lehenengo EIT-a pasa ostean, eraikinak ikuskaritza 10 urtean behin pasa beharko du.

Zenbat balio du?

EIT-aren prezioa eraikinaren ezaugarrien eta adinaren arabera aldatzen da. Jarri gurekin harremanetan zure eraikinerako aurrekontu bat jaso nahi baduzu inolako konpromisurik gabe

ESKATU AURREKONTUA

Eman zure datuak eta EIT-a pasa behar duen jabetzaren helbidea ondorengo inprimakian aurrekontua jasotzeko inolako konpromisurik gabe

Nahiago baduzu, deituiguzu:

944 02 44 46