Ilusioa, sormena eta pasioa

Dira gure lanaren ardatz nagusiak. Proiektu berri bakoitza bakarra eta berezia da guretzat. Horregatik, era pertsonalizatuan bideratzen ditugu, zure ideia eta beharrak entzunez, momentu bakoitzean hobekien moldatzen diren erantzunak planteatuz. Jatorri naturaleko materialekin, jasangarritasun irispideak ezarriz eta erabilgarritasuna helburu nagusitzat edukiz lan egitea gustatzen zaigu.


Esfortzuan eta ongi eginiko lanean, xehetasun txikietan jarritako atentzioan eta proiektu bakoitzean gure baitan dugun onena ematean sinesten dugu.


Arkitektura eta diseinuko diziplina anitzeko gure tailerrean, hainbat zerbitzu biltzen ditugu zure beharrei erantzun oso eta bateratu bat emateko, barne diseinu, argazki eta diseinu grafikoko proiektuetatik produktuen ekoizpenerarte.

Paseatu gurekin

Egunerokotasuna helburutzat duen begirada. Bisitatu ditugun lekuetara eta bidai bat markatzen duten momentuetara eginiko begirada bat. Bulego eta lanetik at aurkitzen den inspirazio lekua.

Journal-era joan

Azken Lanak

Bilduma objektuetatik urrunago doa: esperimentazio eta ikasketa ordu ugariz, lan gogorrez osatutako hilabete askoz, alaitasunez (eta atsekabe batzuez ere) osatuta dago. Objektu soil bat ezezik, gure ilusioaren zati bat eramateko aukera duzu. Eta hori baino garrantzitsuagoa dena, gustuko dugun gauzetan gogor lanean jarraitzeko inspirazioa emango diguzu.

Hau guztia igortzea espero dugu.

dendara joan

Jarri gurekin kontaktuan.
Zu ezagutzea gustatuko litzaiguke


Azaldu iezaiguzu nahi duzuna inprimaki honen bitartez edo idatziguzu hello@bitartean.es

Nahiago baduzu, deituiguzu:

944 02 44 46