2019 EHAEO Sarietarako katalogoa eta branding-a

Euskal Herriko Arkitektura Elkargo Ofizialak, hiru urtean behin, EHAEO Sariak antolatzen ditu. Sarien helburua, EHAEO-aren kide diren arkitektoek gauzaturiko ekintza esanguratsuenak azpimarratzea eta Administrazio publikoan lanean dabiltzan arkitektoek gauzatzen duten lan ezin hobearen esker on publikoa ematea da.

2019. urteko ediziorako UKIMENA eta IKUSMENA nagusi diren katalogo bat diseinatu dugu. Paperaren erliebe eta testuraren bitartez adieraztea lortzen duen katalogo bat; soila eta begi bistaz argia. Azala, ukimen zimurtsua duen kotoizko paperez egina dago. Katalogoa idatzita dagoen hiru hizkuntzetako eta sariekin zerikusia duten kontzeptuen hitz ezberdinak azalean zanpatu dira, bolumena igortzen dion behe-erliebe bat lortuz.

Zenbakiek ematen diote katalogoari kolore puntua. Duten tamainagatik zein partzialki marjinetatik kanpo gelditzen direlako nabarmentzen dira. Ezaugarri hauek katalogo guztian zehar eta gainontzeko euskarri guztietan errepikatzen dira deialdiko nortasun eta irudi bilakatuz.

Tirada 3.000 alekoa izan da. Inpresioaren arduraduna: Imprintia Servicios Gráficos.

BEZEROA

Euskal Herriko Arkitektura
Elkargo Ofiziala

DATA

2019

KATEGORIA

Diseinu editoriala

AURREKO PROIEKTUA

HURRENGO PROIEKTUA