Open House Bilbao-rentzako diseinu grafikoa eta argazkilaritza

Open House Bilboko ate irekien jaialdi nagusia da. Aste bukaera batean zehar eta urtean behin, boluntario giden eskutik 70 eraikin baino gehiagotara eta leku esanguratsuetara dohainik sartzeko aukera eskaintzen du.

Jaialdiko eraikin zein ekintza guztiak biltzen dituen katalogorako zein gainontzeko euskarri grafikoetarako argazkilaritza eta maketazio lanak egiten ditugu. Landutako euskarrien artean ondorengoak aurkitzen dira: 16.000 aleko tiradaz osaturiko plano tolestuak eta gida-liburuak, esku-orriak, kartelgintza, publizitate euskarriak (banderolak, roll-up-ak, Metro Bilbao-ko geltokietarako biniloak, Metro Bilbao-ko leihatiletarako irudiak, tren eta tranbia, lanerako gaiak eta boluntarioentzako opariak (txalekoak, kotoizko poltsak eta erabilera anitzeko botilak), etab. Guztia Bilbo, Barakaldo eta Getxoko turismo bulegoetan zein jaialdiko informazio puntuetan banatzen da. Jaialdia Bilbo, Barakaldo eta Getxoko udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babesten dute. 2017, 2018 eta 2019 edizioak.

BEZEROA

OUT elkartea

DATA

2017-2019

KATEGORIA

Diseinua eta Argazkilaritza

AURREKO PROIEKTUA

HURRENGO PROIEKTUA