Bizkaiko Garraio publikoaren txostenak 2019-2021

Bizkaiko garraio publikoaren txostenaren diseinua eta maketazioa, Garraio Partzuergoarentzat (BPG).

203 orrialde ditu, A4 neurri horizontalean, bi bertsiotan: gaztelaniaz eta euskaraz. Erakundearen kolore korporatiboak erabiliz diseinatzen da, zabalera desberdineko hiru zutabetan maketatuta. Bi tipografia konbinatzen dira testuen hierarkiaren arabera: Partzuergoaren identitate korporatiboaren eskuliburuan zehaztutakoa, garaikidea eta argia, erraz irakurtzeko modukoa testu-kidegoentzat edo taulentzat, eta bigarrena serifarekin, izenburu eta azpitituluentzat.

Enkarguaren barruan sartzen da, gainera, grafiko eta datu-taula guztiak egitea, bezeroak emandako Excel fitxategietatik abiatuta.

2019, 2020 eta 2021eko edizioetarako kontratu publikoa.

BEZEROA

Bizkaiko Garraio Partzuergoa

DATA

2019-2021

KATEGORIA

Diseinu editoriala

AURREKO PROIEKTUA

HURRENGO PROIEKTUA