Santa Katalinako Lorategi Botanikorako Gida-liburua

Badaia mendilerroaren aldamenean, Iruña Okako udalerrian, Trespondeko kontzejuan, hain zuzen, oso leku berezia dago, natura eta historia modu harmoniatsuan uztartzen baititu. Santa Katalina komentu zaharreko hondakin birgaituen inguruan sortutako Lorategi Botanikoaz ari gara, non landareek, zuhaitzek, hegaztiek, tximeletek eta harriek multzo erakargarri eta ederra osatzen duten.

Proiektua Santa Katalinako Lorategi Botanikoaren sustapen eta hedapenerako gida-liburu baten diseinu editoriala, maketazioa, kudeaketa, itzulpengintza eta inprimatzean datza. Jositako bizkarra duen eta 52 orrialde dituen 20 x 20 cm-ko liburu bat proposatu da. Diseinuak marjina eta hutsune handiak proposatzen ditu proiektuari arnasa, arintasuna eta garbitasuna emanez. Tipografia anitz uztartzen dira testuen garrantziaren arabera: garaikide eta argia den bat testu orokorrak erraz irakurri ahal izateko eta klasikoagoa eta dotoreagoa den beste bat izenburu eta azpitituluetarako. Guzti horretaz gain, gida-liburuaren izaera bisualak bultzatuta, lorategiaren espazio ezberdinen argazkilaritza ere gauzatu da.

Tirada 4 hizkuntzatan banatu da eta 750 alek osatu dute (%40 gazteleraz, %30 euskaraz, %15 ingeleraz eta %15 frantsesez).

Proiektuan parte hartu dute: Imprintia Servicios Gráficos, Idoia Barrondo Etxebeste (testuen sorrera eta euskarazko itzulpena), Anthony Hatton-Smooker Usategui (ingelesezko itzulpena) eta Nathalie Martin (frantsesezko itzulpena).

BEZEROA

Iruña de Oca-ko udaletxea

DATA

2020

KATEGORIA

Diseinu editoriala eta argazkilaritza

AURREKO PROIEKTUA

HURRENGO PROIEKTUA